XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biolentzia errepresibo eta estrukturalen parean, beste kontzeptu bat erantsi beharra dago, Euskadiko biolentziaren problema esplikatu nahi bada: biolentzia historikoarena.

ARANA GOIRIren historia pertsonalean erakusbidezta genezake hiru biolentzion esanahia.

ARANA GOIRIk ez zuen berak biolentziarik erabili, baina bai jasan.

Biolentzia errepresiboak preso eduki bazuen, biolentzia estrukturalak, instituzionalak, haren lan guztia itotzen zion, Euzkeldun Batzokija aurrera ateratzea eragozten zion esate baterako; euskal abertzaletasunaren hastapenak gate artean lotzen zituen.

Baina, biolentzia errepresiboa estrukturalak sostengatzen badu (instituzioek polizia), biolentzia estrukturalari azkenean eusten diona, legitimazioa eta emanez, biolentzia historikoa da; alegia, oraintxe bertan instituzioen egiazko aldakuntza batetan sinestea oso gaitz bihurtzen digun biolentzia historikoa, politika nazional batetan linea bilakatua, traiektoria eta lege: eta konzientzietan, tradizioetan, hots, politika bizitzan, oinarrizko instituzio sekreto bihurtu den biolentzia historikoaren kontra jaiki zen Sabin, biolentzia estruktural eta errepresibo berezirik berak pertsonalki jasan izan aurretik, Euskaldunen aberria Euskadi da oihuka.

Problema da, Estatua ez dela automatikoki gure aberria; Estatuak, ordea, automatikoki bere burua guztion aberri deklaratzen duela, oraingo, atzoko nahiz biharko instituzioekin.

(Konstituzio berriaren 2. art.: etab.

Abertzaletasunaren sorrera, sortu beharra, biolentzia errepresiboarekin edo une historiko batetako biolentzia instituzionalarekin esplikatzea, sinplekeria da.

Abertzaletasuna, karlistadetako esperentzia luzearen ondotik bakarrik burutu zen.

Biolentzia historikoaren kontzientziatara ailegatzearekin eta biolentzia historikoaren kontzientziaz, kontzientzia hori aspaldidaniko historiara ere proiektatuaz gainera (Bizkaya por su independencia).

Bestela Arana Goirik ez dauka sentidorik.

Hots, abertzaletasunak ez dauka sentidorik.

Aski zen karlismoa.

Biolentzia historikoaren konzientzia da orain ere abertzaletasunari eusten diona eta, abertzaletasunaren barruan, biolentzia iraultzaileari (PSOE-k ere, biolentzia errepresiboa eta instituzionala, salatzen ditu).

Biolentzia iraultzailea, inoiz esan izan denez, instituzioren batzuen kontra baino gehiago, instituzioaren kontra doa, historiaren kontra, biolentzia historikoaren kontra.